Ikastxiki Futbol Eskola

Ikastxiki, parte-hartzaileen adinaren arabera, etapa desberdinetan egitaratuta dago. Ikastxikiko futbol eskola Ikastxikiko lehen urratsa da. Hemen 5 urterekin hasten dira eta 3 urte iraupena du hurrengo atalera igaro baino lehenago.

Lehenengo urtea astean 45-50 minutuko entrenamendu bakar batekin hasten da futbol zelaian, dutxarako behar den denboraz gain.

Hemen planteatzen diren jarduera guztiak talde handian egiten dira, jolasen eta psikomotrizitate-jardueren bidez. Denboraldia amaitzean, futbol 5 partida bat jolasten da ikasitakoa ebaluatzeko.

Bigarren eta hirugarren urteetan, bi aukera eskaitzen dira: astean behin edo astean bitan. Entrenamenduek ordubeteko iraupena dute zelaian dutxaren denbora gehituta, eta hastapen-jarduerak egiten dira. Halaber, denboraldian zehar hainbat partida jolastuko dira, eta taldeetako kideak txandakatzen joango dira.

Etapa honetan talde handian entrenatzen da eta hainbat monitore daude talde bakoitzaren barruan.